XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Partikularren Iragarpenak

ASEPEYO Lan istripuetarako 151 zenbakia duen Mutua Patronala.

DEIALDIA, Mutuako bazkideen Ohizko Batzar Nagusirakoa.

Zuzendaritza Batzordearen erabakiz, Mutuako Bazkideen Ohizko Batzar Nagusirako deia egiten da, batzar hori, Bartzelonako Vía Augustako 36ko 8. solairuan dagoen egoitza sozialean egingo da, ekainaren 26ko 12:00 orenetan.

Estatutu Sozialetako 19. eta 20. ataletan adierazitako asistentziarik lortzen ez bada, egun bereko 13:00 orenetan egingo da batzar hori, toki berean.

Batzar Nagusirako gai zerrenda ondorengo hau izango da: 1.- 1989ko abenduaren 31n itxitako Ekonomi ekitaldiaren Txostena, Balantzea, Aurrekontua Kitatzeko Kontua eta Kudeaketa eta Diruzaintzaren Kontua eta lortutako gaindikinaren banaketa, aztertu eta, hala badagokio, onartzea.

2.- Zuzendaritza Batzordeko kideak izendatu, berrautatu eta/edo berretsi eta Batzorde Iraunkorraren Berregituraketa.

3.- Ohorezko Lehendakaria izendatzea.

4.- Aholku Batzordeko kideak izendatzea.

5.- 1990erako Ohizko eta Aparteko Aurrekontua onartzea eta, hala badagokio, sendestea.

6.- 1991rako aurrekontuak.

7.- Zerbitzu Berezietarako Batzordeari buruzko akordioak.

8.- Higikaitzen erregistro-titulazioari buruzko erabakiak.

9.- Gizarte Segurantzako Kontuhartzailetza Nagusiak prestatutako auditoriaren informea.

10.- Zuzentza Batzordeak, Batzorde Iraunkorrak, Entitateko Kudeatzailetzak eta Zerbitzu Berezietako Batzordeak hartutako erabakiak eta betetako kudeaketa onartzea eta, hala badagokio, sendestea.

11.- Dagokionetarako, ordezkaketak eta ahalmentzeak.

Txostena, Balantzea, Aurrekontuaren Kitapen Kontua, Kudeaketa Kontua eta Diruzaintzako Kontua, Estatutuetako 22. atalean adierazitako alde aurrez, Mutuako bazkide jaunen eskuragarri daude egoitza sozialean.

Batzar Nagusian parte hartu ahal izateko, Batzar Nagusiaren eguna baino 5 egun lehenago Zuzentza Batzordeko Idazkariaren aurrean bere bazkidetasuna eta delegatu dioten bazkideak emandako ordezkotza egiaztatzea beharrezko izango da, dagokion bazkide-partaidearen txartela, ordezkatzen duen botu-kopuruarekin batera, eman dakion, kuota ordainketak egunean badauzkate.

Bartzelona, 1990ko apirilak 24. LEHENDAKARIA.